XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

* Jesus da Jainkoak bidali duena.

Nire irakaspena ez da neurea, bidali nauenarena baizik (Jn 7,16).

Esaldi hauen bidez haurrari adierazi nahi diogu, haiek ezagutzen ari diren eta guztiok maite dugun Jesus, Jainkoaren Semea dela, gure Aita Jaungoikoak bidalia, gure artean bizitzeko eta Jainkoaren izenean guri hitzegiteko.

Gainera, Jainkoak gizonekiko dituen joera nabarmenenak gogorarazten saiatzen gara: maitasuna, hurbiltasuna, laguntza, ontasuna, e.a.

Jesus Jauna maite dugu kristauok eta gugatik egin dituen guztiengatik eskerrak ematen dizkiogu.

Eta bereiziki, goratu egiten dugu (goratzea, hau esatea bezala da: ikusgarria zara Jesus, harrigarri zara).

c) Sinismenaren barneratzea eta adieraztea
Berri ona hotseginez, saiatu behar dugu haurrek honetaz kontura daitezen: Jesusek egiten zuenak eta orain bere adiskideoi esaten digunak, aldatuarazi egin behar gaituela, hobeak, Jesus beraren antzekoak izatera.

Horretarako lagun diezaiegun, gehien gustatu zaizkien Jesusen alderdiei begiratzen; eta haietako bat beren eginkizun bezala hartzen.

Mezua, otoitza bihurtu dezakegu, Baruk profetaren hitz hauetara bilduz: Zu zara Jaungoiko gure Jauna, guk goratu nahi zaitugu.

Abestiak ere lagunduko digu Jainkoarekin elkarraldi honetan.

d) Ekintzak
* Haurraren kuadernoan ezarritako jokaerak jarrai daitezke, hor ditugu gaiaren osagarri nagusi guztiak.